Garbera ingurumena babesteaz arduratzen da, eta badu nazioarteko ISO 14001:4004 arauaren araberako ingurumen-kudeaketako sistema bat. Ildo horretan, Garberak ondoko ekintzak gauzatzen ditu:

- Indarreko ingurumen-legeria betetzen duela ziurtatzen du.
- Energia-kontsumoan aurreztea eta eraginkortasunez kontsumitzea sustatzen du.
- Langileak eta bezeroak ingurumenaren babesari lotutako alderdi guztien inguruan sentsibilizatzen ditu.
- Hondakinak bereizten ditu. 
- Instalazio fotovoltaikoa dauka Clic & Drive-n estalkian.
- CO2 isuriak murrizten ditu, kotxe elektrikoak birkargatzeko zerbitzuei esker.
- Garberak ingurumena babestu eta errespetatu nahi du; horregatik, ingurumen-inpaktua murriztea eta jokabide jasangarria izatea ditu jomuga.

 

Ura:  baliabide natural oso preziatua dugu ura; hori dela eta, Garberak ur-kontsumoa murrizteko konpromisoa hartu du. Horretarako, automatikoki aktibatzen diren txorrota elektronikoak instalatu ditugu.

Argiak: argi-zunda baten bitartez argiak pizten eta itzaltzen dituen kudeaketa-sistema bat daukagu. Horrez gain, led-ak jarri ditugu aparkalekuan energia-kontsumoa murrizte aldera.

Hondakinak: Gaikako bilketa-guneak ditugu bezeroentzat eta lokaletarako. Honako hauek biltzeko edukiontziak ditugu: plastikoa, kartoia, organikoa, errefusa, poliespana, tamaina handiko hondakinak eta beira.